XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Banaketa aldetik, bi atal ditu Elhuyar taldearenak, lexikoa lehenik, 60.000 sarrera jasoko dituena, eta alderdi entziklopedikoa, 30.000koa horietatik 8.000 Euskal Herriko toponimia nahiz onomastikari buruzkoak, hala ere, oraindik dudatan gaude dena batera atera edota atalez atal ateratzearen artean.

Egileek emandako datuen arabera, argi eta garbi azaltzen da bi lan mardul hauen arteko ezberdintasuna.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa-n gaiak modu zabalagoan eta datu ugariago ematen diren bitartean -informazio orokorra emanez-, Euskal Hiztegi Entziklopedikoa kontsultarako dago prestaturik, ikasleek etxetik ikastolara eta ikastolatik etxera eraman dezaten, eta beren eguneroko lanerako datu-argigarritzat jo dezaten.

Guk, batez ere, UBI arteko ikasleen beharrak asetu nahi ditugu.

Bata zein bestea Euskal Herriaren ikuspegitik daude prestatuta, hots, mundu zabaleko edozein gai hartuta, berorren berri eman ondoren, Euskal Herriarekiko loturak adierazten saiatzen dira, gainontzeko herrietako entziklopedigileen modura, guk ere geure nortasuna ematen diogu gure lanari -diosku Mujikak-;

Iñaki Irazabalbeitia, Elhuyarren entziklopediaren arduraduna

Proiektu zabalago baten lehen urratsa

ARGIA.

Zein helbururekin ari zarete prestatzen Euskal hiztegi entziklopedikoa?

I. IRAZABALBEITIA.

Euskaraz egindako kontsulta hiztegiaren beharra aspaldiko kontua da.

Kezka hori dela eta hasi ginen lanean eta eskolarako kontsulta iturria osatzea da gure asmoa; horretaz gain, edozein etxetan izateko materialea ere bada.

Baina ez da hiztegi entziklopediko hutsa.

Garaiari egokituta, hizkuntza teknikoa ere tartekatu dugu.

Modu berean, argazki ahalik eta esanguratsuenak aukeratzen saiatzeaz gain, mapak, grafiko teknikoak eta abarrekoak osatzeko, lan infografiko handia egin dugu.

Helburuak helburu, eta eskola liburutzat jo dezakegunez, atsegina egiten saiatu gara.

A. Nola jokatu duzue lana burutzeko orduan?

I.I. Hiru fasetan banatu dugu lana: sarrerak edo agertuko diren terminoak hautatzea, sarrerei euskal forma ematea eta definitzea.

Atal bakoitzean sortzen diren arazoei aurre egiteko, Aholku Batzordea osatu dugu, esparruz esparruko jende adituak osatua, Ibon Sarasola buru duela.

Finean, lan hau proiektu zabalago baten abiapuntua besterik ez da.

Izan ere, gure asmoa, aurrera begira, entziklopedia mardul bati ekitea da.

Horretarako, Euskal hiztegi entziklopediko hau osatzeko burutu behar izan dugun hainbat lan izango zaigu baliagarri.

Kontsultarako hiztegi honetatik kanpo utzi dugun materiale dexente dugu bilduta eta, datu-base aberatsak osatuta, askoz ere errazagoa izango zaigu bigarren asmo horri ekitea.